Urdaibai
Aurkezpena
Berriak
Historia
Kirol Instalazioa
Arraunlariak
Liga
Harremanetarako
Argazkiak
Jardueren Egutegia
Loturak
Gaztelania

 Berriak

KONTXAKO BANDERA BIGARREN IGANDEAREN ZAIN
Kontxako lehen estropada jokatu da eta dena irekita geratu da. Bermeotarrek bigarren egin dute bi segundu  eskasera. Datorren igandean ohorezko txandan Bermeo, Hondarribia, Orio eta Kaiku lehian izango dira, lehen txandan berriz, San Juan, San Pedro, Tiran eta Donostiarra.

KONTXARAKO LEHEN PAUSOA

2015/09/03

Gaur jokatu den sailkapen estropadan Bermeok Kontxako  banderarako sailkatzeko helburua lortu du, gainera denborarik honena markatuz.
Datorren igandean, Bermeok lehenengo txandan partehartuko du Orio, San Pedro eta Donostiarrarekin batera, bigarren txandan Hondarribia, Kaiku, Tirán eta San Juan joango dira.


BIZKAIKO, EUSKADIKO ETA ESPAINIAKO TRAINERU TXAPELDUNAK

2015/08/02

HITZA:URDAIBAIK IRABAZI DU EUSKADIKO TXAPELKETA
EITB:  BERMEOK IRABAZI DU ESPAINIAKO TRAINERU TXAPELKETA
DEIA: URDAIBAI REVALIDA EL CAMPEONATO DE ESPAÑA DE TRAINERAS
EL CORREO: URDAIBAI IMPONE SU LEY EN CASTRO


BI BIGARREN POSTU

2015/07/13

Asteburuan Urdaibaik bi bigarren postu lortu zituen. Larunbatean, Pasaian, sei luze eta bost ziabotara Urdaibai bigarren gelditu zen Hondarribiaren atzetik, eta igandean, Donostian bigarren postua lortu zuen baina irabazlea Orio izan zen.
Urdaibaik ligan bigarren jarraitzen du Hondarribiatik 8 puntutara.

ASTEBURU HONETAN SAN MIGUEL LIGA GALIZIAN IZAN DA

2015/07/07

Joan de asteburuan Galizian denetarikoa bizi izan genuen: larunbatean, oso estropada txarra egin zuen Bermeok eta bederatzigarren postuan sailkatu zen, berriz igandean, Galiziara joandako eta baita ere etxean gelditutako zaleen poztasunerako bandera irabaztea lortu zuten.

Orain, bigarren sailkatuak gara lehenengotik zortzi puntutara.


SAN MIGUEL LIGA HASI DA

2015/06/28

Gaur hasi da Malagan San Miguel liga. Gure arraunlariek estropada bikaina egin dute, baina zentesima batzukaitik bigarren postuarekin konformatu behar izan dira.

Informazioa: EITB

BERMEOK IRABAZI DAU ESPAINIAKO BATEL TXAPELKETA

2015/04/26

Asteburuan, Galizian jokatu den Espainiako Batel txapelketa irabazi dau Bermeok, Cabo da Cruz bigarren eta hirugarren Moaña izan direlarik.

Informazio gehiago: El desmarque



BIZKAIKO TRAINERILLA LIGA HASI DA

2015/04/26

Asteburu honetan hasi da Bizkaiko Trainerilla Liga Plentzin. Bermeok hiru trainerilla aurkeztu dauz senior mailan bai larunbatan eta bai igandean, emaitzak hurrengoak izan direlarik: larunbatan lehenengo, hirugarren eta hamairugarren, eta igandean lehenengo, hirugarren eta hamazazpigarren.

Emaitzak: Bizkaiko Arraun Federazioa

Argazki eta bideoak: BERMEO ARRAUN ARGAZKIAK



BERMEOK IRABAZI DAU EUSKADIKO BATEL TXAPELKETA

2015/04/19

Gaur, Legution, ospatu den Euskakiko batel txapelketan Bermeok irabazi dau senior mailan, bigarren eta hirugarren sailkatuak Zierbena eta Kaiku izan direlarik. Beste kategoriatan Bermeok ez dau lortu txapelketarako sailkatzea, bai ordea, kontsolazio txandetarako. Neskak, etorkizuneko kategorian kontsolazio txandan hirugarren gelditu dira, mutil infantilak lehenengo eta mutil kadeteak bigarren.

Emaitzak: AFEDEGI

Argazki eta bideoak: BERMEO ARRAUN ARGAZKIAK



BIGARREN POSTU BI ETA BESTE BI HIRUGARREN

2015/04/12

Gaur ospatu diren Bizkaiko Batel Txapelketetan, bermeotarrak parte hartu daben kategoria guztietan podiumera igo dira. Gizonezko infantilek zilarrezko domina, kadeteek brontzezkoa eta seniorrek zilarrezkoa lortu dabez; neskek, infantil-kadete kategorian brontzezkoa irabazi dabe.

Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa izango da Legution.

Emaitzak: Bizkaiko Arraun Federazioa

Argazki eta bideoak: BERMEO ARRAUN ARGAZKIAK




LAU BATEL SAILKATU DOGUZ BIZKAIKO TXAPELKETARAKO

2015/04/11

Gaur arratsaldean ospatu diren Bizkaiko batel txapelketako sailkapen estropadetan, finalerako lau batel sailkatzea lortu dogu: gizonezko infantilak, kadeteak eta seniorrak eta emakume infantil-kadeteak.

Bihar goizeko hamaiketatik aurrera jokatuko dira finalak Sestaoko La Benedictan.


EUSKO JAURLARITZAK PANTALANA JARRI DEUSKU

2015/03/15

Oraindik instalazioa amaitu barik egonarren, gaur estreinatu dogu pantalan berria. ESKERRIK ASKO




LARUNBATAN BATELAK ETA TRAINERUAK

2015/03/15

Larunbat arratsaldean batel ligako bosgarren jardunaldia ospatu zen. Bermeok 10 batelegaz parte hartu zuen, emaitzak hurrengo hauek izan zirelarik: Promoziokoak bigarren, infantilak, azken momentuko lesioagatik ezin izan zuten estropada egin, neskak bosgarren, kadeteak bigarren, bederatzigarren eta hogeitabakarren, jubenilak hamargarren eta seniorrak, lehenengo, hamaseigarren eta hemeretzigarren.

Sestaon batel liga jokatzen zen artean,  Pasai San Pedron VII Traineruak Test-entrenamendua ospatzen zen Hondarribia irabazlea zelarik eta Bermeotarrak bigarrenak.

Batel ligako emaitzak: BIZKAIKO ARRAUN FEDERAZIOA

Argazki eta bideoak: BERMEO ARRAUN ARGAZKIAK



LARUNBATAN BATELAK, IGANDEAN TRAINERUAK

2015/03/03

Larunbat arratsaldean batel ligako hirugarren jardunaldia ospatu zen. Bermeok 9 batelegaz parte hartu zuen, emaitzak hurrengo hauek izan zirelarik: Promoziokoak seigarren, infantilak bigarren, neskak hirugarren, kadeteak lehenengo, hamaikagarren eta hamazortzigarren, jubenilak hamalaugarren eta seniorrak, talde bat zazpigarren eta bestea deskalifikatua.

Igandean,  XVIII Castroko SDR traineru jaitsiera jokatu zen, Bermeok traineru bigaz parte hartu zuelarik. A trainerua bigarren gelditu zen eta  B trainerua hamazazpigarren.

Batel ligako emaitzaik: BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA

XVIII Castroko SDR traineru jaitsierako emaitzak: TODOREMO

Argazki eta bideoak: BERMEO ARRAUN ARGAZKIAK


BATEL LIGA HASI DA

Aurreko jardunaldiak, eguraldiak sortutako arazoen ondoren, bertan behera gelditu ostean, larunbat euritsu honetan hasi da batelen liga. Bermeok 9 batelegaz parte hartu du, euren artean bat neskena. Elkarteko txikienek 4. egin dute, infantilek 2., neskek 3., kadeteek 5.,6.,14., eta 18., jubenilak 7. gelditu dira eta seniorrak 13.

Emaitzak: BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA

Argazki eta bideoak: BERMEO ARRAUN ARGAZKIAK



BIHAR BATELEN LIGA HASIKO DA

2015/02/13

Bihar, arratsaldeko hiruretan, La Benedictan, Sestaon, batelen liga hasiko da. Bermeok 10 taldegaz parte hartuko du.

ESKERRIK ASKO BERMEO

Bermeoko Arraun Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Bermeoko herriari , hain zaila izan den denboraldian emandako laguntza eta babes guztiagatik.


GABONETAKO LOTERIA



ZOZKETAK

Oraingoz astearteko eta barikuko saridunak baino ez dira agertu.



BERMEO KONTXAKO TXAPELDUNA

BOU BIZKAIA izan da Kontxako banderaren bigarren jardunaldiko trainerurik azkarrena. Bi jardunaldiak batuta Bou Bizkaiarena izan da inoiz egin den markarik onena. Kontxako Bandera irabaziz Bermeok, arazoak arazo, egin duen  denboraldi bikainari amaiera ezin hobea eman dio .

EITB: URDAIBAI KONTXAKO TXAPELDUNA
BERRIA: EZUSTEKORIK EZ: URDAIBAIRENTZAT KONTXAKO BANDERA


KONTXAKO LEHEN IGANDEAN BERMEO IRABAZLE

Iraileko lehenengo igandean betiko moduan Kontxako banderaren lehen jardunaldia jokatu da, Bermeo irabazlea izan delarik, 19:02:98-ko denborarekin, 10 segundo eta erdi bigarren sailkatua baino hobeago.

EITB: URDAIBAIK 10 SEGUNDOKO ALDEA LORTU DU KONTXAKO LEHENENGO JARDUNALDIAN
BERRIA: URDAIBAIREN KOLPEA KONTXAN
              ELKARRIZKETA JON UNANUERI


URDAIBAIRENTZAT LIGA AMAITU DA

URDAIBAIK IRABAZI DU HONDARRIBIAKO BANDERA

Asteburu emankorra Urdaibairentzat: larunbatan bigarren Nojan eta igandean irabazle Hondarribian. Orain, estropada bi gelditzen direnean play offa nork jokatuko duen jakiteko, Urdaibaik 55 puntu ditu, Astillerok 62 eta San Pedrok 64.

BERRIA: EZ ZEN HAIZEA BAKARRIK IZAN
EITB: URDAIBAI JAUN ETA JABE
        


BERMEO B: HAMARGARREN SAILKAPEN OROKORREAN

2014/08/26

Igandean jokatu da Colindresen KAE2 ligako azken estropada puntuagarria, ligako irabazlea   Zarautz izan delarik. Bermeok 10garren amaitu du 90 punturekin. Oraindik beste estropada bi gelditzen dira denboraldia amaitzeko.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak
ARC II LIGA: ARC LIGA

URDAIBAIK 5. ETA 4. POSTUAK EGIN DITU ASTEBURUAN

BERRIA: GARAIZ ZUZENTZEAREN SARIA
EITB:

BERMEO B: ZAZPIGARREN BERMEON ETA ZORTZIGARREN CASTRON

Larunbateko estropadan Bermeok zarzpigarren egin zuen, irabazlea Zarautz  izan zelarik. Igandean, Castron, Bermeok zortzigarren egin zuen, irabazlea, berriro, Zarautz izan zelarik.
Aste burua amaitu ondoren sailkapen orokorrean, Bermeok bederatzigarren jarraitzen du zortzigarrenaren puntu berdinekin.
Eskerrik asko larunbateko estropada ikusten joan zineten guztioi.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak
ARC II LIGA: ARC LIGA

ABUZTUAREN 9AN ARRATSALDEKO 5ETAN KAE II  LIGAKO ESTROPADA BERMEON. RONPEOLAS ETA XIXILI ITXITA, DANOK LAMERAPUNTERA GURE TALDEA ANIMATZERA


BERMEO ESPAINIAKO TRAINERU TXAPELDUNA

BERMEO EUSKADIKO TRAINERU TXAPELDUNA

Atzi, uztailak 31, Lekeitioko uretan Bermeok irabazi du Euskadiko traineru txapelketa, Hondarribia eta Orio bigarren eta hirugarren sailkatuak izan direlarik.

BERRIA:ZERBAIT OSPATZEKO GOGOZ ZEGOEN
EITB: URDAIBAI NAGUSI EUSKADIKO TXAPELKETAN, HONDARRIBIAREN AURRETIK

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak





URDAIBAIENTZAT IZAN DA XXXI PETRONOR BANDERA

Aste buruan bi  estropada jokatu dira: larunbatean Getxon eta igandean Zierbenan. Getxon, larunbata guztietako moduan Urdaibai lehenengo txandan irten zen, bere txanda irabaziiz estropadako laugarren postua lortu zuen. Igandean, berriz, ohorezko txandan aritu zen eta lehenengo postua lortu zuen. Bandera hau Iker Fernández de la Cuadrak KAE  ligan irabazten duen lehena da.
Gorka Aranberri, patroi onenaren sailkapenean lehena jarri da.

EITB:  URDAIBAIK PETRONOR BANDERA IRABAZI DU
   HONDARRIBIAK GETXOKO IKURRINA ETA LIDERTZA LORTU DITU
     
BERRIA: ESTROPADA ETA LIDERGOA
              IRAGARPEN IKUSGARRIA

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak




BERMEO B: ZAZPIGARREN POSTU BI LORTU DITU ASTEBURUAN

Getxon eta Zumaian  jokatu diren estropada bietan Bermeok zazpigarren postua lortu du eta sailkapen orokorrean postu bi aurreratu ditu, orain, bederatzigarrena da.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak
ARC II LIGA: ARC LIGA

BIGARREN BANDERA

Larunbatean Pasai San Pedron jokatu zen, 5 ziaboga eta 6 luzeko estropadan, txanda batetik bestera itsasoaren baldintzak asko aldatu ziren eta sailkapenean erabakigarriak izan ziren. Lehenengo txandan haize handia altxatu zen, baina beste bietan nahiz eta euria egin ez zen haizerik egon. Baldintza horretan Bermeok bere txanda irabaziz, bederatzigarren postua lortu zuen.

Igandean, berriz, Orion erlojuaren aurka jokatu den estropadan Bermeok lehenengo postua lortu du, denboraldiko ligako bigarren bandera eskuratuz. Bandera hau, Iker Zabalak irabazten duen berrogeita hamargarrena da., eta David Alfayaren lehenengoa, zorionak bioi.

EITB: HONDARRIBIAK IRABAZI DU LA CAIXA BANDERA
         URDAIBAIK IRABAZI DU ORIO KANPINA BANDERA

BERRIA: GALERNA EKIALDETIK

HITZA: DENBORALDIKO BIGARREN BANDERA IRABAZI DU URDAIBAIK





BERMEO B: SEIGARREN PLENTZIAN

Ase buru honetan KAE II ligan estropada bakarra jokatu da, bermeotarrak seigarren gelditu direlarik

HITZA: BERMEO-SUMOILEK ETA MUNDAKAK MAILA ONA EMAN DUTE PLENTZIAKO URETAN

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak
ARC II LIGA: ARC LIGA


BERMEO BIZKAIKO TXAPELDUNA

Astezkenean,  uztailak 16, Lekeitioko uretan Bermeok irabazi du traineruen Bizkaiko txapelketa, hurrengo sailkatuak Kaiku eta Zierbena izan delarik.
EITB:  URDAIBAI BIZKAIKO TRAINERU TXAPELDUNA
BERRIA: URDAIBAIK ETEN DU KAIKUREN BOLADA BIZKAIKO TXAPELKETAN

URDAIBAI BIGARREN ETA LAUGARREN

Urdaibaik larunbat arratsaldean, Pedreñan jokatu den estropadan bigarren postua lortu du, eta igande goizean Donostian laugarrena. Oraingoz, Urdaibai da punturik gehien lortu duen taldea, 54 puntu, Oriok baino bat gehiago.

BERRIA: Ona da irabazleak ugaritzea

EITB: HONDARRIBIA NAGUSI MARINA DE CUDEYO BANDERAN
         

BERMEO B: LARUNBATAN SEIGARREN ETA IGANDEAN HAMARGARREN

Larunbat, goizean KAE IIko estropada Donostian jokatu  da Bermeo B seigarren sailkatua izan delarik. Berriz, igande goizean Pasai San Pedron, Hibaikaik antolatuta, erlojuaren aurkako estropada ospatu da, Bermeo B hamargarrena izan delarik. Sailkapenean 13garren  jarraitzen du 20 punturekin.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak
ARC II LIGA: ARC LIGA

URDAIBAI HODEI EGILUZEKIN

Bermeo-Urdaibai Arraun Elkarteak  Hodei Egiluzen bilaketan parte hartu nahi du eta arraun zale guztiei  bilaketan  laguntzeko eskatzen  die.

HODEI EGILUZ: Hodei Egiluz facebook
HODEI EGILUZ MISING: Hodei Egiluz mising


2014/07/06
ASTEBURU BIKAINA URDAIBAIRENTZAT

Asteburu ederra Urdaibairentzat, larunbatan Sanxenxon  II  Nauta Sanxenxo bandera irabazi du eta igandean,  Bueun, "Bandeira Concello de Bueu" estropadan bigarren egin du.
Orain arte hiru estropada jokatu dira eta lehenengo postu bat eta bigarren bi lortu ditugu, bide onetik goaz.

BERRIA: Gazia gozatzeko onena bandera
BERRIA: Oraingoz buruz burukoa.
EITB: Urdaibaik irabazi du Nauta Sanxenxo Bandera






BERMEO B. ARC II LIGAKO LEHEN ASTEBURUA

Larunbatan Areetan hasi den ARC II ligako. sei luze eta bost ziabogako estropadan Bermeo Bk hamabigarren egin du, Zarautz irabazlea izan delarik. Igandean, berriz,  Santurtzin oso estropada ona egin ondoren, denbora politarekin,  bere kaletik ez sartzeagatik deskalifikatua izan da.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak
ARC II LIGA: ARC LIGA


BERMEO EUSKADIDO TXAPELDUNA TRAINERILLETAN

Gaur, maiatzaik 25, jokatu da Mutrikun Euskadiko trainerilla txapelketa Bermeok irabazi dauelarik Zierbena eta San Juanen aurretik.


BERMEO BIZKAIKO TXAPELDUNA TRAINERILLETAN


BATEL ESTROPADA BERMEON

Larunbatean, eguraldi ederragaz eta jai giro ezin hobean  “Arrain Azoka I Ikurrina” batel estropada jokatu da Bermeon. Bizkaiko ia talde guztiak parte hartu dabe, 10 txanda, eta irabazleak  nesketan Kaiku, infantil mutiletan Bermeo eta  kadete mutiletan Zierbena izan dira.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak



BERMEO TXAPELDUN ESPAINIAKO BATEL TXAPELKETAN INFANTIL MAILAN

Bermeok irabazi dau igandean jokatu den  Espainiako batel txapelketa infantil mailan.

Sailkapena: Federación Española de Remo

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak

Batel infantila arraunak altzataArraunlari txapeldunak podiumean

BERMEO EUSKADIKO TXAPELDUN INFANTILETAN ETA HIRUGARREN SENIORRETAN

Bermeok irabazi dau Euskadiko batel txapelketa infantil mailan eta hirugarren gelditu da maila absolutuan.

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak

Sailkapena: Euskadiko Arraun Federakuntza


Bermeoko infantilak arraunea
Infantilen podiumaSeniorren podiuma

BERMEO BIZKAIKO TXAPELDUN GIZONEZKO SENIORRETAN ETA LIGAKO IRABAZLE INFANTILETAN

Asteburu gazi-gozoa izan dogu, alde batetik nagusiek Bizkaiko txapelketa irabazi dabe baina bestetik, infantilak, ligako estropada guztiak irabazi eta gero, sailkapen egunean  balizan traba eta txapelketatik kanpo gelditu dira.

Sailkapena: Bizkaiko Arraun Federazioa

Argazkiak eta bideoak: Bermeo Arraun Argazkiak

Infantilak liga irabazle trofeoa hartzenBermeoko nagusiak bizkaiko bandera hartzen
Bermeotarrak Bizkaiko ikurrinagaz
























































































































































































































































































































 Laguntzaileak
Avia
Bermeo
Enagas
Echebastar
Bizkaialde
Eneperi
Campos
Inpesca
Anabac
Nautical
Diputación Foral de Bizkaia